Fiesta liburuak mendeurrena egiten du. Ernest Hemingwayren lana duela ehun urte argitaratu zen. Askok diote liburu hark eraman zituela Iruñeko festa handiak, sanferminak Mundu zabalera eta horrek eragin zuela oihartzuna. Ekitaldia antolatu dute gaur liburu horri keinu egiteko: Gazteluko plazako Hemnigwayren txokoan izanen da eta Iruñeko alkate Joseba Asironek hartuko du parte. Harekin izanen dira Edorta Jimenez eta Irati Jimenez idazleak eta poeta eta itzultzailea den Irati Iturritza ere. 13:00etan eginen dute omenaldia, Kafe Iruñan.