Sanferminak 2026

Jende pilaketak, lasterkaldi ikusgarriak eta adarkatu bat utzi dute zezenek hirugarren entzierroan

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 9a

Bi minutu eta hogeita bi segundutan osatu dute Victoriano del Rio Cortes ganadutegiko zezenek entzierroaren ibilbidea. Sanferminotako hirugarrenak irudi gogoangarriak utzi ditu: jende pilaketak, lasterkaldi ikusgarriak eta adarkatu bat, gutxienez. Guztira hamaika zauritu eta horietatik zazpi ospitalera bideratu behar izan dituzte.

Sanferminetako hirugarren entzierroa korritu dute Victoriano del Rio Cortes ganadutegiko zezenek. Bi minutu eta hogeita bi segundu behar izan dituzte ibilbidea osatzeko: azkarra eta arriskutsua izan da. Jende pilaketak izan dira Estafetan barna eta Telefonikako inguruan zein zezen plazara iristeko azken metroetan ere korrikalari andana batu da. Hor izan da eguneko adarkatua: besoan du zauria Estatu Batuetako 25 urteko gazteak. Gainerakoan, hamaika zauritu ere izan dira eroriko eta kolpeengatik, horietatik zazpi ospitalera bideratu dituzte. Haritz Pascual kazetariak egin du entzierroaren ondorengo kontakizuna. Argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!