Ezohikoa izan da gaur Cebada Gagoko zezenek erakutsi duten azkartasuna eta taldearen fideltasuna: apenas bereizi dira taldetik zezenak sanferminetako entzierroetan egin ohi duten moduan. Bi minutu eta hogeita sei segunduan egin dituzte ibilbideko 848 metroak. Adarkatu bat utzi dute azken zatian: besoan du adarkada eta sakona dela adierazi dute osasun profesionalek. Beste bi pertsona zauritu ere utzi ditu gaurko lasterkaldiak: erorikoak eta kolpeak dituzte. Iaz baino minutu eta erdi gutxiagoan korritu dute entzierroa. Bigarrena izan da. Bihar Toros de Cortes ganadutegikoak izanen dira. Gaurkoaren informazioa eman du Haritz Pascual kazetariak. Argazkian klik eginda entzun daiteke.