Sanferminak 2026

Bisaiak taldeak jarriko du Herri Sanferminen gunea dantzan

Euskalerria Irratia

Herri Sanferminek egitarau oparoa osatu dute 2026ko sanferminetarako. Gaur Bisaiak talde iruindarra igoko da oholtza gainera su-festaren aurretik. Ondoren, Mutiko eta DJ Ratxetas ariko dira. 

Bermutarekin abiatuko dute eguna Oko plazan Herri Sanferminen egitarauan barneratuko direnek. Kantuz Bermuta izanen dute 12:30etatik aurrera. Arrats antitaurinoak 19:00etan 3indarrok elektrotxarangarekin eta gero musikak hartuko du nagusitasuna: Hilketa 20:00etan, 21:30etan Larraindantza, 23:00etan Mutiko eta 00:30ean DJ Ratxetas. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!