Ezpeletaren jauregitik irtengo da. Kale Nagusia, San Saturnino, eta Udaletxe plazaraino iritsiko dira. Bertatik Konpartsak Udalbatza lagunduko du Mercaderes eta Curia kaleetan barna, Kabildoaren bila eta katedraleraino egingo dute.
Itzulera: Curia, Mercaderes, Udaletxe plaza, San Saturnino eta Kale Nagusia, San Lorentzo elizaraino. Bertatik, San Ferminen prozesioa abiatuko da kale hauetan barna: Taconera, San Anton, Zapatería, Calceteros, Udaletxe plaza, San Saturnino eta Kale Nagusia (atsedenaldia).
Elizkizuna amaitzean Kabildoarekin eta Udalbatzarekin batera joanen dira katedraleraino, kale hauetan barna: Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Mercaderes eta Curia.
Udalbatza Udaletxera itzuliko da, Curia eta Mercaderes kaleetan barna, Udaletxe plazaraino. Gero, Konpartsa Ezpeletaren jauregirantz abiatuko da San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna.