Egunero goizez aterako da kalera konpartsa, uztailaren 6an izan ezik, arratsaldean izango dutela hitzordua.
Hilaren 7an eta 14an, erraldoi eta buruhandiak Hiriko Gorputzean San Lorentzo elizaraino joango dira prozesioa laguntzeko. Sanferminetako azken egunean, uztailaren 14an, eguerdian, konpartsak agur esango du Udaletxe plazako emanaldi berezian.
Konpartsaren ibilbidea egunez egun
Uztailak 6, astelehena | 17:00
Autobus geltokitik abiatuko da konpartsa., Bake plaza, Yanguas eta Miranda, Gartzia Ximénez, Francisco Bergamín, Emilio Arrieta, Karlos III.aren etorbidea, Orreaga etorbidea, San Ignazio etorbidea, Lizarra, Yanguas eta Miranda, Navas de Tolosa, Arazuri Doktorearen pasealekua, Kale Nagusia eta Ezpeletaren jauregia.
Uztailak 7, asteartea | 09:30
Ezpeletaren jauregitik irtengo da. Kale Nagusia, San Saturnino eta Udaletxe plaza. Bertatik Konpartsak Udalbatza lagunduko du Mercaderes eta Kuria kaleetan barna, Kabildoaren bila, katedraleraino. Itzulera: Kuria, Merkaderes, Udaletxe plaza, San Saturnino eta Kale Nagusia, San Lorentzo elizaraino. Bertatik, San Ferminen prozesioa abiatuko da kale hauetan barna: Taconera, San Anton, Zapateria, Calceteros, Udaletxe plaza eta San Saturnino. Bertatik Kale Nagusira joango dira eta bertan atsedenaldia egingo dute. Elizkizuna amaitzean Kabildoarekin eta Udalbatzarekin batera joanen dira katedraleraino, kale hauetan barna: Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Merkaderes eta Kuria. Eliz atarian, konpartsak dantzatuko du.
Udalbatza Udaletxera itzuliko da, Kuria eta Merkaderes kaleetan barna, Udaletxe plazaraino. Gero, Konpartsa Ezpeletaren jauregirantz abiatuko da San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna.
Uztailak 8, asteazkena | 09:30
Ezpeletaren jauregitik hasiko du ibilbidea konpartsak. Kale Nagusia, San Lorentzo, Jarauta, Hilarión Eslava., San Frantzisko plaza, San Migel, San Anton, Takonera, Arazuri Doktorearen pasealekua, Kale Nagusia. Atsedenaldia Ezpeletaren jauregian, 11:00etan, egindo dute. Ibilbidea jarraituko dute: San Frantzisko, Ansoleaga, San Saturnino, Kale Berria, Arazuri Doktorearen pasealekua eta Kale Nagusia.
Uztailak 9, osteguna | 09:30
Ezpeletaren jauregitik irtengo dira erraldoiak. Kale Nagusia, Hilarión Eslava, Jarauta, San Saturnino, Udaletxe plaza, Merkaderes, Mañueta, Jauregiko Aldapa, Maiatzaren Bia, Karmen, Nabarreria eta San Jose plaza. 11:30etan, atsedenaldia, Salsipuedes kalean egingo da. Kuria, Merkaderes, Txapitela, Gazteluko plaza, San Nikolas, San Migel, San Frantzisko plaza, Hilarión Eslava, Kale Nagusia eta Ezpeletaren jauregia.
Uztailak 10, ostirala | 09:30
Ezpeletaren jauregia, Kale Nagusia, San Lorentzo, Descalzos, Hilarión Eslava, Jarauta eta San Saturnino. Atsedenaldia udaletxe plazan egingo dute, 11:00ak aldera. Txupinazo Txikian parte hartuko du eta, ondoren, honako kale hauetatik jarraituko du: Mercaderes, Estafeta, Amaia, Orreaga etorbidea, Gartzia Ximenez, Tutera, Oliveto Kondearen etorbidea, Bake plaza eta autobus-geltokia.
Uztailak 11, larunbata | 09:30
Autobus geltokia, Bake plaza zeharkatu, Oliveto Kondearen etorbidea, Tutera, Zaragozako etorbidea, Leire, Francisco Bergamín eta Emilio Arrieta. Atsedenaldia, Escolapiosen, 11ak aldera. Emilio Arrieta., Amaia, Teobaldoen, Erriberri, San Fermin, Francisco Bergamín, Galizia etorbidea, Nafarroako Foruen plaza eta autobus geltokia.
Uztailak 12, igandea | 09:30
Autobus geltokitik aterako da konpartsa. Bake plaza zeharkatu, Oliveto Kondearen etorb., Tutera, Zaragozako etorb., Foruen plaza, Gaztelugibel eta Erruki Etxea. Foruen plaza, Yanguas eta Miranda, Bake plaza, Yanguas eta Miranda, Navas de Tolosa, Arazuri Doktorearen pasealekua, Kale Nagusia. 11:30ean, atsedenaldia Ezpeletaren jauregian egingo dute. San Lorentzo, Descalzos, Jarauta eta Kale Nagusia.
Uztailak 13, astelehena | 09:30
Ezpeletaren jauregitik aterako da konpartsa. Kale Nagusia, San Saturnino, Udaletxe plaza, Mercaderes, Kaldereria, Xabier, Dormitaleria. 11:00etan, atsedenaldia Artzapezpikutzan izango da. Merced, Xabier, San Agustin, Telleria, Ahumada Dukea., Gazteluko plaza, San Nikolas, San Migel, San Frantzisko plaza, Hilarión Eslava eta Kale Nagusia.
Uztailak 14, asteartea | 09:30
Ezpeletaren jauregitik abiatuko da konpartsa. Kale Nagusia, Hilarión Eslava, San Frantzisko, Kontseiluko plaza, Zapateria, Calceteros., Mercaderes eta Udaletxe plaza. Hortik abiatuta, Konpartsak Udalbatza lagunduko du, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barna, San Lorentzo elizaraino. Han San Ferminen Zortziurrena ospatuko da eta atsedenaldia Kale Nagusian egongo dute.
Udalbatza lagunduko du Kale Nagusian eta San Saturnino kalean barna, Udaletxe plazaraino. Bertan, dantza eginen du hiriaren ohoretan. Ondoren, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak agur eginen du.