Entzutekoak

Rakel Arjol: "Peñek eraso sexisten aurrean arduraz eta erantzukizunez jokatu behar dugu"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 1a

Iruñeko Peñen Federazioak jai seguru, feministak eta indarkeria matxistarik gabekoak bizitzeko deia egin du. Rakel Arjol, Iruñeko Peñen lehendakaria, Guardasola saioan izan da.

Sanferminak ate joka ditugu, eta Iruñea prest dago urteko aste berezienetako bati hasiera emateko. Jaiak eta peñak komunitatearen, musikaren eta giro onaren sinonimo dira. Baina baita errespetuan, elkarbizitzan eta arduran oinarritu behar diren espazioak izan behar dira. Honen harira, Rakel Arjol Etxeberria lehendakariak azaldu duenez, peñek indarkeria matxista urte osoan lantzen dute gaia da, eta sanferminetan ere prest egongo dira edozein eraso sexistaren aurrean erantzuteko.

Aurten, gainera, Iruñeko Udalak mugimendu feministarekin adostutako protokolo bateratua berreskuratu du. Horren barruan, peñetako kideek formakuntza jaso dute, indarkeria matxistaren aurrean nola jokatu jakiteko eta emakumearen arreta lehenesteko.

Arjolek nabarmendu du sanferminetan gero eta bisitari gehiago biltzen diren arren, jaien izaera herrikoia zaintzea ezinbestekoa dela. Horregatik, peñek beren egitarau propioa mantentzen dute, tokiko taldeei eta euskarazko eskaintzari lehentasuna emanez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!