Entzutekoak

Iñigo Gomez: "Sanferminak herriak egiten ditu eta udalaren programazioa ekarpen bat da"

Euskalerria Irratia 2026ko uztailaren 1a

Iruñeko Udalak ehunka kultur jarduera antolatu ditu uztailaren 6tik 14ra bitartean. Udalaren helburua jai anitzak eta inklusiboak eskaintzea da. Kontzertuak, ikuskizunak eta familientzako guneak izango dira aurtengo programaren ardatzetako batzuk.

Txupinazoarekin batera hasiko dira 2026ko Sanferminak, baina jaiak ez dira egun batetik bestera antolatzen. Hilabeteetako prestaketa, koordinazioa eta antolakuntza behar dira bederatzi egunetan ehunka kultur ekitaldi aurrera ateratzeko.

Iñigo Gomez Iruñeko Kultura zuzendariak azaldu duenez, aurtengo programak adin eta publiko guztientzako jarduerak bilduko ditu. Kontzertuak, kale ikuskizunak, haurrentzako ekitaldiak eta kultur proposamen ugari izango dira uztailaren 6tik 14ra bitartean, hiriko auzo eta plaza ezberdinetan.

Elkarrizketan, Sanferminen antolakuntzak eskatzen duen koordinazio lanaz, programaren berrikuntzez eta jaien izaera herrikoiaz aritu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!