Sanferminetako jai giroaren erdian, Oinez Txokoa oasi bat da. Takonerako parkean kokatuta, kontzertuak, bazkariak eta haurrentzako jarduerak uztartzen ditu, giro lasai eta herrikoi batean. Gainera, aurten Euskarabenturako gazteek ere geldialdia egingo dute, uztailaren 7an, eta bazkari berezi batekin ospatuko dute.
Nafarroa Oinez jaia urriaren 18an ospatuko da, Erentzun eta San Fermin ikastolen elkarlanarekin. Aurtengo logoa “Bidean bat gara” da eta horren eredu izango da, “Bi ikastolak eta bi herriak garrantzitsuak dira. Nafarroa Oinez jaiarekin euskara Nafarroa osoan zabaldu nahi dugu eta aurten eskua Vianaraino luzatuko dugu”. Oinez Txokoa urriko jai handiaren prestaketaren eta ikusgarritasunaren parte ere bada, euskara eta ikastolen sarea Nafarroan zabaltzeko helburuarekin.
Edurne Izkuek azaldu duenez, txokoa auzolanaren adibide garbia da. 900 pertsona baino gehiagok parte hartzen dute antolakuntzan eta eguneroko lanetan. Online denda ere martxan jarri duTE, arropa eta produktu ezberdinekin.