Hiri-beroaren uhartearen efektuak hiriak inguruko landa-eremuak baino beroagoak izatearen zergatia azaltzen du. Hirigintzaren ezaugarriek eragin zuzena dute: eraikinen dentsitateak, altuerak, kaleen konfigurazioak, materialek eta berdeguneen presentziak baldintzatzen dute beroaren metaketa eta banaketa.
Berdeguneek, berriz, funtsezko papera dute ingurua hozteko, itzalaren eta transpirazioaren bidez. Horregatik, hiri-parkeen, zuhaitz-lerroen eta korridore berdeen behar handiagoa dago. Bero-boladetan, efektua areagotu egiten da: tenperatura altuagoek osasun arriskuak handitzen dituzte, bereziki adineko pertsonengan, haurrengan eta egoera zaurgarrian dauden kolektiboetan.
Horren aurrean, adituek azpimarratzen dute giltzarria hiri-diseinua dela. Klima-aldaketara egokitzeko azpiegitura berdea, material islatzaileak, aireztapen naturalaren sustapena eta arrisku termikoa hirigintza-plangintzan txertatzea funtsezko neurriak dira.
Maider Moreno eta Uxue Etxeberria arkitektoak Guardasola saioan izan dira, hiri-beroaren uhartearen efektuaz eta hirigintzaren paperaz hizketan.