Entzutekoak

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean izena emateko epea zabalik dago

Euskalerria Irratia 2026ko ekainaren 22a

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara, ingelesa, alemana, frantsesa eta italiera ikasteko aukera eskainiko da aurten. Aurretiko izen-ematea gaur ireki da eta hainbat maila eta ordutegi izango dira. Santi Leone, zuzendariordearekin egon gara.

Hizkuntza berriak ikasteko, titulazio ofiziala lortzeko edo hizkuntzez gozatzeko aukera eskaintzen du Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak. Aurten bost hizkuntza ikasi ahal izango dira: euskara, ingelesa, alemana, frantsesa eta italiera.

Iruñeko egoitzaz gain, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Lizarran hedapen bat gaitu du. Bertan euskara eta ingelesa eskaintzen dute, maila eta ordutegi ezberdinetan. Ordutegi eta modalitate gehiago eskaintzen dituzte, ahalik eta jende gehienarengana egokitzeko. Hizkuntza bat ikasteak jarraikortasuna eta motibazioa eskatzen duela gogorarazi du Santi Leonek, eta horretarako zenbait gomendio ere eman ditu.

Aurretiko izen-ematea gaur, ekainaren 22an, ireki da eta irailaren 20ra arte zabalik egongo da. Informazio guztia: https://eoip.educacion.navarra.es/eu

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!