Askotan ez diogu erreparatzen oinarrizkoenari, hala nola, arnasketari. Baina kontuan hartuta minuturo 20 bat aldiz hartzen dugula arnas, ez da nolanahiko kontua. Oier Sanjurjo futbolari ohiak arnasketa funtzionalaren inguruko proiektu berri bati ekin dio, pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko helburuarekin.
Errendimendu handiko kirolaria zen garaian ezagutu zuen arnasketa funtzionalaren metodologia, eta orain ezagutza hori gizarteratu nahi du. Lehen hitzaldiak eta saioak martxan ditu dagoeneko, eta etorkizun hurbilean kontsulta propio bat irekitzea ere aurreikusten du.
Sanjurjok azaldu duenez, jaiotzen garenean modu naturalean eta eraginkorrean arnasten dugu, baina urteekin eta bizi-ohituren ondorioz arnasketa patroi hori aldatzen joaten da. Horrek eragina izan dezake astedenean, estresaren kudeaketan, energia mailan edo errendimendu fisikoan.
Bere ustez, arnasketa egokia berreskuratzea posible da lanketa eta ariketa praktikoen bidez. Horretarako, bi edo hiru hilabeteko prozesu progresiboa proposatzen du, arnasteko modu osasungarriago bat automatikoki barneratzeko.