Txistu tradizionalak egurrezkoak dira eta lan handia eskatzen dute. Instrumentu berri hauek hiru ordutan egin daitezke oso kalitate onean. Plastikoarekin, metakrilatoarekin eta beste material zenbaitekin ere egin daitezke. ‘Ulibarri’ txistuak epe ertain batera salgai izatea da Urtzi Iraizoz musikariaren asmoa. “Afinazioa eta soinua txistu tradizionalaren mailakoa lortu dut 3D sistemaren bitartez eginiko txistuetan”. Txistuak merketzea eta gehiago zabaltzea du xedetzat Arrotxapeko artistak.