Iturrama Institutuko zortzi ikaslek astebetez telefono mugikorrik gabe bizitzeko erronka onartu dute. Ekimenaren helburua mugikorrek egunerokoan duten eraginaren inguruan hausnartzea izan da.
Naiara Madoz eta Irati Astrain, Iturrama Institutuko ikasleak dira eta esperimentuan parte hartu dute. Beraiek azaldu dutenez, aste barruan erronka eramangarria izan da, baina asteburuan eta, bereziki, igandean zailtasun gehiago izan dituzte. Gehien nabaritu edo faltan bota duten uneak, lagunekin harremanetan jartzeko eta komunikatzeko momentuak izan dira. Korreo bidez edo telefono fijoaren bidez hitz egin behar izan dute.
Esperientziaren ondotik, ikasle batzuek mugikorraren erabilera murrizteko neurriak hartu dituzte. Iñigo Aranguren irakaslearen arabera, helburua ez da mugikorrak baztertzea, baizik eta egiten den erabileraz jabetzea. Hori dela eta, datorren ikasturtean proiektua errepikatzeko asmoa dute.