Johan Sebastian Bach eta Pau Casals konposatzaileen lanak jo ditu Metropoli Forala saioan. Biolontxeloaren egitura, sokak, egurra, jotzeko manera eta beste hainbat bitxikeria azaldu dizkigu musikari iruindarrak. Igor Saenz Euskal ondare musikalaren ikerlaria dugu. Kontzertuak ere eskaintzen ditu talde ezberdinekin.