Entzutekoak

Helena Agirre: “Nola elikatzen dugun gure burua hautu politikoa da”

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 18a

Helena Agirre, filosofia irakasleak, bi astero hausnartzeko tartea irekitzen digu. Gaurkoan, elikaduraren aldaketa eta politikaren arteko lotura izan ditu hizpide. Sareek, marketinak eta “ongizatearen kulturak” gure elikadura ohituretan duen eragina aztertu du. 

Azken urteetan elikaduraren inguruko diskurtsoa nabarmen aldatu da. Gaur egun, proteina kontsumoaren garrantzia azpimarratzen duten mezuak nagusitu dira sare sozialetan zein supermerkatuetako apaletan. “High protein” etiketadun produktuak ugaritu dira, eta joera hori haragi kontsumoaren gorakadarekin lotuta dago.

Honekin batera, elikadura hautuak politikoak direla azpimarratu du Helenak. Barazkiak, frutak, lekaleak eta gertuko produktuak aukeratzeak ez du soilik osasunean eragiten; ekoizpen eredu bat, animalien eskubideak eta ingurumena babesteko modu bat ere bada. Zentzu horretan, enpresa handien marketin kanpainek eta komunikabideetan oihartzuna duten diskurtsoek unean uneko interes ekonomiko eta estetiko zehatzei erantzuten dietela ohartarazi da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!