Entzutekoak

Edur (Kattalingorri): “LGTBIfobia uste duguna baino zabalduagoa dago gure gizartean”

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 18a

LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren biharamunean, Kattalingorri elkarteak ohartarazi du sare seguruak, baliabide egokiak eta zerbitzuen arteko koordinazio handiagoa behar direla Nafarroan.

Maiatzaren 18an LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta efemeride horrek gogorarazten du sexu eta genero aniztasunaren aurkako jarrerak oraindik presente daudela kaleetan, etxeetan zein instituzioetan. Edur, Kattalingorri elkarteko kidea: “Egun honetan gogoratzen dugu LGTBI fobia oraindik existitzen dela eta horren aurka jarraituko dugula”.

Aurrerapausoak eman badira ere, testuinguruaren arabera errealitateak askotarikoak izan daitezke. “Ez da berdina Iruñean edo Gazan homosexuala izatea. Hortaz kontziente izatea behar gara, beste lurraldeetan onartzen duguna gurean ere onartzen dugulako”.  Hiriguneetatik harago, landa eremuko bizipenak sarritan ikusezin bihurtzen dira ere. Sexilioa, heteroarauaren presiotik ihes egiteko sorterritik alde egitea, oraindik ere gertatzen da eta, askorentzat, herri txikietan beren identitatea modu seguruan garatzea zailagoa izaten jarraitzen du. “Egia da landa eremuan lantzeko eremuak desberdinak direla, esaterako, ikusgarritasuna edo ezjakintasuna”. Bestalde, hirietan ere erronka handiak daude, bereziki administrazioarekin eta osasun zerbitzuekin lotutakoak. "Protokolo zaharkituek eta ikuspegi binarioek oraindik eragina dute. Gainera, gorroto delituen salaketetan ere askotan ez da behar bezalako arreta jasotzen".

Azkenik, nabarmendu nahi izan dute LGTBI+ pertsona askoren errealitateak bestelako zapalkuntzekin gurutzatzen direla, migrazioa, arrazializazioa edo etxegabetze egoerak, esaterako, eta beharrezkoa dela zerbitzuen arteko lotura sendoagoak eraikitzea. “Babeslekuak badaude, eta sarean egoteak aukera ematen digu gure bizipenak modu duin batean bizi eta ospatu ahal izateko”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!