Entzutekoak

Elixabete Muñox: "Zabalguneak ere topaguneak behar ditu elkartzeko; horretara datoz auzoko jaiak"

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 7a

Bigarren aldiz iritsiko dira aurtengo udaberrian Zabalgunera auzoko festak. Iaz eguraldiarekin izandako zortea ez errepikatzea espero dute (erauntsia izan zuten) eta elkartzeko gune bilakatzeko aukera ematea. Hiru egunetarako egitaraua prest dute auzokideek eta festan murgiltzeko gogoz daude. Maiatzaren 8, 9 eta 10ean ospatuko dituzte jaiak Iruñeko Zabalgune auzoan.

Iaz abiatu zituzten Iruñeko Zabalguneko festak. Lehen aldiz antolatu zituzten eta ez zuten egueraldiaren babesa izan, euritan eman baitzuen asteburuan. Aurten, erauntsirik ez dute espero eta aukera izan nahiko lukete jai giroaz gozatu eta auzotarrak elkartzeko. Hori da Elixabete Muñoz jaien antolatzaileetako batek adierazi duena Euskalerria Irratian. Elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!