Sanferminetara bidean gero eta gutxiago falta da. Atzo igo zuten iruindarrek azken aurreko eskailerako maila eta egunotan ari dira Baluarteko plazan Caritaseko tonbola izanen dena muntatzen. Lehen aldiz jarriko dute kokaleku horretan Sarasate pasealekuan egiten ari diren lanak tarteko. Laster ezagutaraziko du Iruñeko Udalak ere zein kartel izanen den 2026ko sanferminak iragarriko dituena. Pasa den maiatzaren 4an amaitu zen epea bizilagunek hamar afixa finalisten artean hautaketa egiteko. Datozen egunetan emanen dute 5.000 euro poltsikoratuko dituen kartel irabazlearen egilearen berri.