Entzutekoak

Beñat Lopez: “Ez gara bertsio talde bat, kantu propioak ditugu”

Euskalerria Irratia 2026ko maiatzaren 5a

Goxua’n Salsa taldeak  bere hirugarren diskoa plazaratu du, “Durunbele Vol. 1” izenpean. Aurkezpen kontzertua Totem Aretoan eginen dute, larunbat honetan.

Goxua'n Salsa Nafarroako eta Kolonbiako hamalau musikariz osatutako Iruñeko saltsa taldea da. 70-80ko hamarkadetako saltsa tradizionalean oinarritzen da, orkestra handian, baina baita euskal kulturaren eragin handiarekin ere. “Durunbele Vol. 1”, zortzi kantu propioekin osatutako diskoa, kaleratu berri du taldeak. Larunbatean, Totem Aretoan, aurkeztuko dute. Abesti mitikoak entzuteko aukera egongo da, baita sorpresatxoren bat ere bai.

Beñat Lopez Rubio, taldeko perkusionista, Metropoli Forala saiora gonbidatu dugu disko berriaz eta sorkuntza prozesuaz hitz egiteko.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!