Ikustekoak

Pantxoa eta Peio: “Gure ibilbide musikala era duin batean finitzeko modua da azken bira”

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 30a

Pantxoa Carrere eta Peio Ospital musikariek azken bira hasiko dute, aurki. Maiatzak 24, Iruñean izanen dira, Baluarten. Euskalerria Irratian izan dira eta, elkarrizketaz gain, kantu bat ere eskaini digute.

Lehenik eta behin nabarmendu digute haien ibilbide musikala borobiltzeko eta publikoari esker ona adierazteko antolatu dutela azken kontzertu sorta hau. Euskara, euskal kultura eta abertzaletasuna izan dituzte ardatz haien ibilbidean. 

1969. urtean sortu zuten Peio Ospital ezpeletarrak eta Pantxoa Carrere azkaindarrak arrakasta handia lortu duen bikote artistikoa. Euskaldun askoren soinu bandaren atal garrantzitsua dira. Belaunaldi zenbaiten disko gogorrean iltzatuta dira haien kanta asko: Itziarren semea, Batasuna, Azken dantza hau, Lepoan hartu…2011n eten bat egin zuten eta orain elkartu dira azken agurrerako. Sarrerak oraindik ez dira agortu baina ia gehienak salduta daude.

Erlazionatuak

"Itsaso ondoan" zuzenean, Pantxoa eta Peio

Euskalerria Irratia api 30, 19:00 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!