Maiatzaren Lehenaren inguruan ospatzen dituzte Txantreak auzoko jaiak. Gaur botako du txupinazoa Akelarre Kultur Elkarteak: "Dena eman dio 50 urteotan auzoari eta festen hasiera iragartzeko babes osoa du", adierazi du irati Lizarraga Festa Batzordeko kideak. Kultur Astean murgilduta dabiltza Txantrean apirilaren 22tik eta hainbat ekintza egin dituzte. Orain, festan murgiltzeko orduak zenbatzen ari dira: "20:00etan hasi eta etenik izanen ez duen egitarau zabala dugu prest". Irati Lizarragari Euskalerria Irratiak egindako elkarrizketa entzungai dago argazkian klik eginda.