Entzutekoak

Maider Vicente (Sanduzelai): "Ibai ertzean ere eginen dugu jai aurtengo festetan"

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 24a

Iritsi da Iruñeko auzoetara festa giroa. Asteburuan zabalduko du Sanduzelai auzoak jai egutegia. Iruñeko lehenak dira eta jendeak gogotsu hartzen ditu. Aurten, beste zenbaitetan ez bezala, ematen du eguraldia ere lagun izanen dutela auzoko festez ahalik eta gehien disfrutatzeko.

Arratsaldeko zazpi terdietan botako dute 2026ko festak iragarriko dituen txupina Sanduzelai auzoan. Hortik aurrera jaiak hartuko du nagusitasuna auzoan. Euskalerria Irratian Maider Vicente sanduzelaiko bizilaguna elkarrizketatu dute (argazkian klik eginda entzun daiteke). 

Aste honetan ere asteburuaren aurretik kultur ekimen ugari izan dituzue, montaketa lanetan ere ibili zarete... Nola joan da aurten prestaketa guztia?

Atzo zabaldu genuen karpa eta areto nagusia. Ekintza kultural gehiago izanen dira aurten bai haur zein helduentzat ere. Oso pozik gaude emaitzarekin. 

Goizak erraldoi, gaitari, txistulariek dute hartua. Jendea erakartzen dute beti…

Haurrak erakartzen dituzte eta horrek dakar gurasoak ere hurbiltzea. Kale eta txokoak beteta izaten dira. 

Nola dator asteburua?

Eguraldia lagun izatea espero dugu eta horrekin batera ekintza guztiak egin ahal izatea auzoko plaza desberdinetan. Jendea animatzea espero dugu,. beraz, ospatzea. 

Musikak ere leku garrantzitsua izanen du eta… ibaia ere baliatuko duzue festen egitarauan, txipi txapa lehiaketa ikusi dugu.. baita ibaiertzean zirko kabaret ikuskizuna ere.

Bai. Aurten ibaiari eman dizkiogu ekintza gehiago. Txipi txaparen lehiaketak urte dexente daramatza eta jendea erakartzeko bidea izaten da. Zirkua ere inguru horretan jartzen dugu, leku polita eta atsegina izaten delako. Atzo ere, han izan zen antzerkia, festen iragarpen gisara. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!