Bihar amaituko da epea sanferminetako kartel lehiaketan parte hartzeko

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 13a

2025ko sanferminetarako kartel finalistak.

Iruñeko festa handien irudia aukeratzeko prozesua abian da: apirilaren 14ra arte aurkezten ahalko dira afixa proposamenak lehiaketara. 2026ko sanferminak sustatuko dituen kartelarendako saria 5.000 eurokoa da.

Iruñeko Udalak 2026ko Sanferminetako Kartel Lehiaketarako deia egina du, hiriko festen irudia hautatzeko. Kartelak modu telematikoan aurkeztuko dira lehiaketara https://www.pamplonaescultura.es/eu/ webgunearen bidez, izena emateko formularioaren botoia sakatuta. Sanferminetako kartelak aurkezteko epemuga 2026ko apirilaren 14an amaituko da, 23:59an. 2026ko sanferminak sustatuko dituen kartelarendako saria 5.000 eurokoa da. Epaimahai profesional batek hautatuko ditu 10 kartel finalistak, eta herritarren bozketak hautatuko du kartel irabazlea. Herritarrek bozkatzeko aldirako hautatutakobeste 9 kartelek 500na euro jasoko dituzte, lehiaketako azken aldian parte hartzeko egindako lanagatik.

Lehiaketan parte hartzea librea da. Egile/talde bakoitzak proposamen bakarra aurkeztuko du. Ezin izanen dute parte hartu lehiaketaren aurreko edizioetan finalisten artean hautatutako obrek. Aldi honetan, kartelaz gain, ezinbestekoa izanen da txosten artistikoa eta kartelaren kontzeptuaren garapen teoriko bat aurkeztea. Hemen klik eginda kontsulta daitezke oinarriak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!