Ikustekoak

Lorenzo Etxarri: “Urtean 200 animalia jasotzen ditugu, gehienak, txakurrak eta katuak”

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 9a

Urtero ehunka txakur eta katu iristen dira Iruñeko Animalien Arreta Zentrora zaintza, babes eta bigarren aukera baten bila. Udal-espazio honetan abandonatutako, galdutako edo konfiskatutako animaliak hartzen eta zaintzen dituzte.

Urtero ehunka txakur eta katu iristen dira Iruñeko Animalien Arreta Zentrora zaintza, babes eta bigarren aukera baten bila. Udal-espazio honetan abandonatutako, galdutako edo konfiskatutako animaliak hartzen eta zaintzen dituzte.

Iruñeko Zentroa animaliak familia baten zain dauden lekua baino askoz gehiago da. Urtero 200 txakur eta katu baino gehiago igarotzen dira beren instalazioetatik, asko kaletik, beste batzuk konfiskazioetatik, zaintza desegokiagatik, edo gizarte-zerbitzuetatik. Animaliek albaitaritza-azterketa eta zainketak jasotzen dituzte, eta, ahal denean, adopziorako prestatzen dituzte. Momentu honetan, zentroan 14 txakur eta 16 katu daude, familia berri baten zain.

Lorenzo Etxarri, zentroko langileak esan digunaren arabera, animaliekiko harremana aldatzen ari da: alde batetik, gaur egun hobeto zaintzen dira eta haien ongizatearekiko sentsibilitate handiagoa dago baina, bestetik, afektu hori hezkuntza egokiarekin orekatu behar da, beste animaliekin eta pertsonekin harreman ona izan dezaten. Gainera, azkeneko urteetan, zentroko langileek ikusi dute gero eta katu gehiago kalean uzten dituztela eta koloniak handitu egin direna. “Zentroan 5 langile gaude eta gero eta lan gehiago daukagu kalean bizi diren katuekin. Kaleko kolonietan uzten dituzte. Onak direnak adopzian jartzen ditugu eta bestela kolonian uzten ditugu, baina aurretik antzutu eta parasitoak kentzen dizkiegu”.

Adopzioa beti helburu nagusia da. Baina, adopzioez gain, zentroak harreran hartzeko edo boluntario moduan txakurrak paseatzeko eta eguneroko arretan laguntzeko aukera eskaintzen dute. Kasu guztietan, interesatuek formulario bat bete eta ebaluazio-elkarrizketa bat egin behar dute, animalia batekin bizitzeak dakarren erantzukizuna ulertzen dutela ziurtatzeko. Izan ere, zentroaren zeregin nagusietako bat adopzio arduratsua sustatzea da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!