Bueltan gara! Aste honetan ere itzuri egin diogu AEBko zinemari. Batetik, Frantziako film bat hautatu dugu, Haute tension (Alexandre Aja, 2003); eta, bertzetik, Zelanda Berriko bat, Housebound (Gerard Johnstone, 2014). Jatorri geografikoaren aldetik ez ezik, tonuan eta estiloan ere aski film diferenteak dira biak. Halere, gauza bat konpartitzen dute: akaberan, ikuslea harritzen saiatzen dira ustekabeko bira baten bidez. Lortzen ote duten bertze kontu bat da...