Ikustekoak

Irati Lizarraga: “Euskal gozoki tradizionalak ere beganoak izan daitezke”

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 23a

Irati Lizarraga nafarrak “Gozogintza Beganoa” proiektua jarri du martxan, %100 landare-jatorriko osagaiekin egindako gozokiak eskainiz. Arbizuko sukaldetik artisau moduan egiten ditu bere produktuak.

Txikitatik etxean piztutako zaletasunetik abiatuta, karrera amaitu eta langabezian zegoela hasi zen ekimena martxan jartzen. "Txikitatik amarekin bizkotxoak prestatzen nituen eta familia bazkarietan inoiz ez da falta. Nire aitona Fermin oso sukaldari ona zen eta gozogintzarekiko maitasuna berak transmititu dit." Pixkanaka proiektuak bere bidea egiten ari du, batez ere tokiko taberna eta bezeroen bidez.

Lizarragak argi du bere apustua: ez du produkzio handian sinesten, eta proiektu txikien aldeko kontsumoa sustatzearen garrantzia azpimarratzen du. Bere gozokiak, gainera, erabat beganoak dira eta hasieratik argi izan zuen: " Duela hamabi urte beganoa izateko erabakia hartu nuen eta ez dut gozogintza egiteko beste modu posiblerik ikusten". Hala ere, aitortzen du askok aurreiritziekin probatzen dituztela bere produktuak: “beganoa denez pentsatzen dute ez dela goxoa  izango, baina gero harritu egiten dira”.

Azpimarratzen du emaitza horren atzean urteetako lana dagoela, errezetak probatzen, fintzen eta hobetzen emandako denboraren fruitu. Tradizioa eta berrikuntza uztartuz, euskal gozogintza klasikoak, pantxineta, goxua edo euskal pastela, besteak beste, bertsio beganoan lantzen ditu. Etorkizunera begira, bide horretan sakondu nahi du, eta urte amaierarako euskal gozogintza beganoari buruzko errezeta-liburu bat argitaratzea du helburu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!