Aste honetan, film bakarra izan dugu hizpide, baina ederki zukutu dugu. Japoniako klasiko bat ekarri dugu gure saiora: Horrors of Malformed Men (Teruo Ishii, 1969). Film bakarra, baina, ongi aztertuz gero, lau film dituen filma da; guk, bederen, lau istorio zenbatu ditugu pelikula horren barnean. Irudi psikodelikoak, Poiroten estiloko detektibe bat, esperimentu asaldagarriak, memoria galdu duten pertsonaiak. Denetarik du Ishiiren film honek.