Aste honetan, bi komedia hartu ditugu mintzagai. Tira, komedia-komedia lehendabizikoa da, Dead Talents Society (John Hsu, 2024). Irri-emangarria, beldurgarria eta hunkigarria, dena aldi berean, eta dena bere neurri doian. Bigarrena, Anything for Jackson (Justin G. Dyck, 2020) ez da zehazki komedia, baina baditu umore ukitu batzuk. Umore beltz-beltzaren ukituak betiere. Biekin primeran pasatu dugu.