Talde bizkaitarrak Katuzaldia diskoarekin jada ezagutzera ematea lortu zuten, eta Kabakriba-rekin urrats bat gehiago eman dute. Etxean bakarrik ez eta kanpoan ere ibili dira, Low eta Sonorama bezalako jaialdietan. Unai Madariaga, taldeko guitarra eta ahotsa, Metropoli Forala saioan egon da: “Oso momentu polita da. Euskaraz abesteak ateak ixten dizkizula pentsa dezakezu, baina justu kontrakoa da. Benidorren jotzen duzu, jendeak ongi pasatzen du eta energía polita sortzen da”.
Genero asko uztartzen dira beren musikan, baina post-punk eta rock estiloak nabarmentzen dira. Estilo musikalaz haratago, abestien letretan ere jarrera bera transmititzen dute. "Idazten dugu momentuan bertan bizitzen eta kezkatzen gaituzten kontuen inguruan. Munduak momentu garratz soberan dekoz munduan, orduan umoretik lantzea gaur egungo gai horiek ariketa sanoa dela iruditzen zaigu." Beren urteko lehen kontzertua izango da igandean eskeiniko dutena eta diskoak berezkoa duen indar guztia eszenatokira eramango dute.