Zuriñe Fernandezek liburu honetan haurdunaldiaren prozesua kontazten du. Zailak izan diren egun askori zentzua eman eta iluntasunean argi pixka bat piztu nahi izan du. Haurrentzako ipuin honetan modu goxo eta atseginean lantzen dira amatasunaren inguruan askotan tabuak izan diren gaiak. “Gustatuko litzaidake uler dezaten nola iritsi diren haiek ere gaur egun diren loreak izatera eta modu atseginean uler dezaten atzean egon daitekeen bidea.”
Zuriñe Metropoli Forala saioan izan da eta idazleak nabarmendu nahi izan du haurrentzako liburu bat izanda adin guztientzako aproposa dela. ”Gero haien familiarekin edo ikastolan partekatzeko hausnarketak atera badaitezke polita iruditzen zait ere.”
Urtarrilean Zuriñek liburua aurkeztuko du eta bere instagramean, @kabia.familia, honen eta ipuinaren hurrengo pausuen berri emango du.