Historia liburua izan daiteke eta saiakera bat ere. Ideia politikoak plazaratzen dituen lana da, eta baita borda eta baserrietan joan den mendeko bizimoduaz ere aritzen da. Izen abizenak nabarmentzen eta omentzen duen liburua ere bada Nork gudura haroa? Alberdania argitaletxearen eskutik argitaratu du lan berria Patziku Perurenak. Azkeneko urteetan idatzitako artikuluak bildu ditu, batzuk orain arte publikatu gabekoak. Artxiboetan aurkitutako datuak, maite dituen pertsonei omenaldiak edota egoera politikoaren iruzkinak biltzen dira, besteak beste. Irrintzi Plaza saioan egilearekin batera liburua aletu dugu.