Antonio Iriarte: "Autokontsumorako euskarazko umorea egitea positiboa da"

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 19a

Igandean, arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan izango da Punpairez umorezko ikuskizunaren emanaldia. Zuzeneko musika, bakarrizketak eta elkarrizketak izanen dira nagusi eta Martin Ziriza Tatxers eta Borla taldeetako musikaria izango da saioko gonbidatu berezia.

Umorea eta inprobisazioa ardatz dituen emanaldia da Punpairez eta bakarrizketak, elkarrizketak, musika eta beste hamaika kontu uztartzen ditu. Eta izenak berak iradokitzen du saioaren nondik norakoa Antonio Iriarte zuzendariaren ustez. "Euskaltzaindian ordez, 'Euskitzetzaindian' agertzen da hitza", azaldu du Iriartek. "Jotzeko era arraroa, azkarra eta bat batekoa da", gaineratu du.

Eta hain zuzen bat batekotasun hori bilatzen dute ikuskizunean. Oholtza gainean, June Gabarain musikan, Xabier Olanok lagunduta, Maria Blanco aurkezle, Xabin Fernandez bazterrak nahasten publiko artean eta Antonio Iriarte zuzendari eta bakarrizketatzaile.

Martin Ziriza musikaria izango dute gonbidatu igandeko saioan eta sorpresak ere dituzte esku artean Iriartek aurreratu bezala. Igandean beraz, arratsaldeko 19:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan izango da emanaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!