Hatxe eta Nigara zuek musikarien doinuak gaur, Zaldiko Maldikon

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 18a

Elkarteak ostegunekin antolatutako HOTSegunak zikloaren baitan Idoia Hernandez 'Hatxe' eta Ander Fernandez 'Nigara zuek' musikariak izango dira. Biek ala biek bestelako proiektuez gain, bakarkakoan ere aritzen dira eta bide horretan sortutakoak oholtzaratuko dituzte gaurkoan.

Elkarteak ostegunekin antolatutako HOTSegunak zikloaren baitan Idoia Hernandez 'Hatxe' eta Ander Fernandez 'Nigara zuek' musikariak izango dira. Biek ala biek bestelako proiektuez gain, bakarkakoan ere aritzen dira eta bide horretan sortutakoak oholtzaratuko dituzte gaurkoan.

Tresneria guztiak jarriko ditu mahai gainean Idoia Hernandez Hatxek, diziplina anitzen uztarketa proposatzen du artistak emanaldian "jostari aritzeko". Fernandezek ordea, soinu esperientzia bat proposatzen du. Teatroa, poesia, zirkua eta dantza ikuskizunetan zuzeneko musikari eta sortzailea da Ander eta soinu bandak sortzen ditu. Bere banakako proiektuan horretatik edaten duela aitortu du. "Egiten dudan lanaren gainean ateratzen den txanpiñoia da Nigara zuek, guzti horrekin elikatzen den eta sinbiosian dagoen proiektua da", azaldu du Fernandezek. Izan ere, askotan bere proiektuak "itxoiten" egoten dira eta askotan, oporretan gainera, argitara ateratzen dira eta kantu bihurtzen ditu.

Bakoitzak bere bidetik joko duen arren, elkarlanean arituko direla iradoki du Idoiak, izan ere, bere azken lanaren produkzioan lagundu du Fernandezek. Hori ikusi eta entzuteko parada beraz, gaur arratsaldeko 20:00etan, Zaldiko Maldiko elkartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!