UEUk antolatutako Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko epea zabalik

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 17a

Proposamenak bidaltzeko 2026ko urtarrilaren 31ra arte izango da zabalik eta edozeinek har dezake parte. Idoia Torregarai UEUko komunikazioa arduradunak eman ditu deialdiaren xehetasunak.

Udako Ikastaroen 54. edizioa izango da 2026an UEUk eskainiko duena eta azken urteotan bezala Eibar, Baiona eta Iruñea izanen dira saioen topagune nagusiak. Azken urteotako dinamika jarraituz, Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatuko da, euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri. "Unibertsitateko elitismotik kanpo, edonork parte hartzeko deialdia da", azaldu du Torregaraik.

2026ko ekainaren 8tik uztailaren 10era izango dira ikastaroak, nahiz eta bestelako datak azter daitezkeen kasuan kasu, eta formatuari dagokionez, jardunaldi, topaketa edota biltzarrak lehenetsiko. Egun bat edo biko iraupena izango dute ikastaroek eta euskaraz izanen dira. Proposamen guztiak aztertuko dituzte eta martxoaren hasierarako erantzuna emanen dute behien "puzzlea osatuta".

Izen emateko eta informazio gehiagorako: https://erabili.liberaforms.org/ui54-proposamenak 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!