Leire Vargas: “Poesiarekin publikoarengan erantzun bat eragitea bilatzen dut”

Bidane Beloki Ezker 2025eko abenduaren 16a

'Bizi Sintetikoak' poesia errezitaldi musikatua antolatu dute Leire Vargas idazleak eta Jaime Nieto musikariak. Gaur arratsaldeko 19:30ean da emanaldia, Kondestablean, eta sarrera doakoa da. Vargas Metropoli Foralean izan da sorkuntza hizpide.

Kondestablearen jauregian, gaur arratsaldeko 19:30ean ‘Bizi sintetikoak’ emanaldia egingo dute Leire Vargas idazle, bertsolari eta itzultzaileak, eta Jaime Nieto musikariak. Poesia errezitaldi musikatua baino gehiago ere badela zehaztu du Vargasek.

Errezitaldian gainera, bizi dugun egoera soziopolitikoa aztertuko da, denoi eragiten diguten gatazketatik hasi eta belaunaldi gazteenen egoera zehatzetaraino. Vargasen kezka pertsonalek abiatuta idazten du eta hautatzen ditu ahozkorako hitzak eta halaxe egiten dio erreferentzia izenak ere.

Erronka bat ere bada poemak oholtzaratzea: “Liburuko poemak irakurriak izateko daude idatzita. Eta horrek desberdintasun handia markatzen du, eskatzen dutelako pausa bat, eta agian ez delako erraza entzunez jasotzea esan nahi duen guztia”, zehaztu du idazleak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!