Iratxe Barguilla: “Kirola egin eta jai giroaz gozatzeko lasterketa da Txantreako Herri Krosa”

Euskalerria Irratia 2025eko abenduaren 11

Abenduaren 13an izango da Txantreako 33. Krosa eta honezkero agortu dira helduentzako dortsalak

Txantreako jai txikiak ospatuko dituzte asteburu honetan eta haiekin batera, auzoko krosa antolatu da, 33. aldiz. Abenduaren 13an izango da. Helduentzako saioa eguerdian hasiko da eta 8 kilometroko ibilbidea izango du. Azkeneko bi urteetan ibilbidean aldaketak egin eta gero, Beloso aldapako obren ondorioz, aurtengoan ohiko ibilbidera itzuliko da. Berehala agortu ziren helduentzako antolatzaileek atera zituzten 650 dortsalak. Eta egun gutxietara sarrera gehiago atera eta gero, hauek ere azkar bukatu ziren. Iratxe Barguilla antolatzaileak dei egin du jendeari krosera gerturatzera eta giroaz gozatzera. “Dortsalik lortu ez dutenak animatzen ditugu lasterketa ikustera eta sortuko den jai giroaz gozatzera”.

Txikien lasterketa goizeko 10:30ean hasiko da eta izen ematea ordu bat lehenago irekiko da. Ume kopuruaren eta adinaren araberako kategoriak antolatuko dira. Eguerdian abiatuko da Irubidetik nagusien lasterketa.

Iratxe Barguilla Irrintzi Plazara hurbildu da Txantreako Herri Krosaren inguruko informazio guztiaren berri ematera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!