Maitane Unzu eta Iban Maia, Katakrakeko sukaldariak, gure estudiora hurbildu dira kantinaren eskaintza berriak aurkeztera. Tokiko produktu eta hornitzaileekin lanean jarraituko dute, noski. Eta bide honetan, elikadura burujabetzan beste pauso bat eman nahi izan dute gertuko baratzekin, etxaldeekin eta mahastizainekin harremanak sakonduz.
Eraberritze prozesuan zehar lurraldea izan da izpide eta oinarri. Gertuko eta sasoiko lehengai eta produktuetaz gain, Nafarroako zonalde ezberdinetako errezetak eta ohiturak ere Iruñeako bihotzera ekarri nahi dituzte, modu propio eta berezian. Eskaintza zabala da: gosariak, pintxoak, goizeko eta gaueko menua eta karta. Hauetan aukera begetariano eta beganoak egongo dira eta intolerantzia edo alergia ezberinetara egokituak. Kartaz gain espazioa ere moldatuko dute.