Rosalia abeslariak bat-batean erabaki zuen kantu bat ateratzea, Lux diskoko lehen aurrerapena: Berghain. Berghain Berlingo diskoteka bat da, baina "bibolinak eta koroa entzun eta gero, dudarik gabe esan dezakegu ez dela diskoteka batean entzuten diren kantuen tankerakoa…", azaldu dute. Eta gutxi balitz bezala, "Rosalia moja batez jantzita agertzen da portadan…", jarraitu du azalpena. Zergatik jarri izen hori estetika hain erlijiosoa duen albumeko singleari? Bada "mihi gaiztoek diote Berghain kluba zeruarekiko paralelismo gisa aurkeztu duela Rosaliak".