“Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan 50 urte daramatzate probisionalki antolatuta”

Bidane Beloki Ezker 2025eko azaroaren 20a

Arreta Goiztiarreko Zerbitzuan lan egiten dute Edurne Arana fisioterapeutak eta Anjel Astiz psikologoak. Gizarte Eskubideen Saileko zerbitzua da eta garapenean nahasmendua edo izateko arriskua duten haurrak artatzen dituzte. Aurten lehen aldiz, Nafarroako Gobernuak lagunduta Arjeliara egin dute bidaia Ausedeko (Tindouf) Wilaya gunera. Hamabost egunez izan dira han eta azaroaren 7an itzuli ziren.

Arreta Goiztiarreko Zerbitzua garapenean nahasmendua duten edo izateko arriskua duten 0 eta 3 urte bitarteko haurrei eskaintzen zaizkien prebentzio, ebaluazio eta esku-hartze jardueretara bideratutako zerbitzua da; eta bertan egiten dute lan Edurne Arana eta Anjel Astizek.

ANARASD elkarteak urteak daramatza psikologo eta psikiatrekin lankidetzan Aljeriako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatzen. Eta bidaia horietan ikusi izan dituzte zeintzuk diren gabeziak. Ikastetxe arruntak daude, baita hezkuntza berezikoak eta zentzumen-arazoak dituzten haurrendako ere.

Baina zailtasun handienak dituzten haurrek jasotzen duten laguntza bakarra gizarte-laguntzaileena da eta bakarrik bost urtetik aurrera jasotzen dute laguntza hori. Hartara, proiektua hau martxan jarri zuten eta egunerokoan txikiekin lan egiteko tresnak elkarbanatu dituzte. “Arreta goiztiarra baloratzen da beste modu batez, betiere baloratzen bada”, azaldu dute. Eta hain zuzen, “berandutze horretan galtzen dira aukera asko eta konplikatzen zaizkie kasu asko”.

“Probisionalki daude antolatuta, baina betirako; 50 urte daramatzate egoera probisional horretan”, eta haien bizimoduarekin aurrera jarraitu behar dutela azaldu du Astizek. 24 orduko bidaiaren nondik norakoak, antolakuntza “kaotikoa baina antolatuta”, hirien itxura, sartzeko neurriak eta kanpamenduen egungo egoera izan dute hizpide Aranak eta Astizek. Proiektuarekin aurrera segitzeko konpromisoa erakutsi dute biek ala biek, dena den, haien esku ez dagoela nabarmendu dute; aldeko asmoa erakutsi dute halere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!