Behera begira dago Alessio Lisciren taldea. 11 puntu lortu ditu lehen 12 partidetan, eta garondoan sentitzen du jaitsieran daudenen arnas-hotsa. Josu Dominguezek gidaturiko taldea, ordea urrats sendoak ari dira egiteko igoera lortzeko borrokan. Ligari zalantzati ekin zion Osasunak, baina azken asteetan suziria bezala egin du gora. Ez du ligako azken sei partidetatik bakar bat ere galdu, eta lau irabazi ditu.
Horrek ondorio pozgarria izan du sailkapenean: gorritxoak laugarrenak dira, hau da, bete-betean daude sartuta igoera lortzeko borrokan. Atzo Oviedo hartu zuten Taxoaren, eta erraztasunez eskuratu zituzten hiru puntuak. Etxean gotorlekua ari dira eraikitzen, eraginkortasuna eta sendotasuna uztartuta. Oviedori hiru gol egin zizkioten, hirurak lehen zatian, eta atsedenaren ondoren, arazorik gabe kudeatu zuten errenta. Azkenean, 3-0 bukatu zen partida. Datorren igandean Valentzia hartuko dute, ligako hirugarren sailkatua.
Gizonezkoen taldeak, bere aldetik, ez du neurketari jokatu asteburu honetan. Atseden hartzeko eta hausnartzeko beta izan dute Alessio Liscirenek. Analisiak ezin du baikorra izan, gorritxoek beherantzko joera izan baitute jardunaldien joanean. Sevillaren aurka kale egin ondoren, puntu bakarrera geratu zaizkie jaitsiera postuak. Hortaz, erreakzioak albait azkarren iritsi behar du. Larunbatean Realaren aurka jokatuko dute, Sadarren.
Hori guztia mintzagai Kirolerriko Osasun-etxean.