Euskal Herria, XVII. mendea. Sorgin-ehiza betean, Kattalin, senarrarengandik ihesi, bere baserritik aterako da gauaren erdian. Baso beltzean galduko da eta atzetik segika duen presentzia bat sentituko du. Ihesean dabilela, hiru emakumerekin topo egingo du. Hauek, arropa garbitu bitartean, beldurrezko ipuinak eta herriko esamesak kontatzen dizkiote elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.
Gaueko da Gauaren Jainkoa, eta haren “gaua gauekoentzat” arau ospetsuak gogorarazten digu gizakiona eguna dela, egun argitan jardun eta bizi garela, eta gauarenak direla izpiritu, sorgin eta naturaz gaindiko indarrak. Eta haren ilunpean sartzera ausartuko dena galdua dela betirako. Gaua, Paul Urkijoren hirugarren filmak fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu, misterioz, epikaz eta zirraraz beteriko abentura izango da. Metropoli Forala saioan elkarrizketatu dugu zuzendaria.