Ekuadorera heldu da Iruñaldia eta igandean amaitu aurretik, ostiralean traularatuko dute Loraldiak ekoiztutako azken produkzioa: Ikimilikiliklik vol. 2. Baluarten, ostiralean, 19:30ean ikusi ahalko da lana estreinakoz.
Elkarrizketa bat da. Bi garaien arteko "zubi bat" bezala definitu du Amaia Ocerin Loraldiaren komunikazio arduradunak. Poesia, musika, ahotsa eta ikus-entzunezkoak nahasten ditu lanak. Duela 50 urte, Mikel Laboa eta Artze Anaiak abangoardiaren esperimentazioaren bidean murgildu ziren eta Ikimilikiliklik izeneko sentikaria plazaratu zuten. Ikuskizun hori berritzailea izan zen eta diziplina anitz uztartu zituen. Gauza bera egin nahi izan dute gaur egunera ekarriz. Hala ere, sortzaileek aitortu bezala, ez da ez moldaketa bat ezta berrinterpretazio bat ere.
Ikimilikiliklik "abangoardista eta berritzailea da eta punta-puntako sortzaileekin egina dago”, azaldu du Ocerinek. Helburua, ekarpen bat egitea zen, "guretzako oso inportantea zen euskal kulturan ekarpen egitea eta garai hartako mugarria izan zen bezala, egun beste aletxo bat jarri”, gaineratu du Ocerinek. Euskal kulturak zer eskaini dezakeen galderaren bueltan heldu ziren egungo emaitzaraino, ”adibide polita” iruditzen zaio Ocerini.