Azaroaren 9tik 15era bitartean Iruñaldia kultur zikloa dugu Iruñean, askotariko kultur proposamenak ezagutzeko aukera. Eta gaur arratsaldeko 19:30ean Karrikirin Sabino Arana Iruñerriko Elkanon liburua aurkeztuko dute. Antzerki pieza bat da. Umoreak ardaztutako elkarrizketak jasotzen dituena, bi etsai historikoren eskutik: Sabino Arana, abertzaletasunaren aita, eta Miguel de Unamuno, anti-abertzale sutsua.
Bi pertsonaiak kontraesanez beteta daude, bai hizkuntza joerengatik, baita pentsamendu politikoei dagokienez. Unamunok bere idealetan eman zituen bolante-kolpeak aipatu ditu Valentziak, eta bere buruarekin antzekotasunak topatu ere: “Ez naiz Unamuno, baina nire ibilbidea izan da zeharo berea bezalakoa, kontraesanez betea”. “Ibilbide luze eta barregarria egin dut”, gaineratu du idazleak.
Errelato historikoa ardatz duen arren, bi pertsonaien arteko elkarrizketak irudikatu eta haiekin jolastu du Valenciak. Antzerki pieza bat da, umorez josia eta hizkuntzarekin jostari izateko aukera eman diona idazleari. Ongi pasa zuen lana idazten eta dibertitu ere egin zen; horretarako gonbita luzatzen dio irakurleari ere.
Gaur arratsaldeko 19:30ean egingo dute aurkezpena, Karrikirin. Eduardo Valencia idazlea eta Uxue Rey kazetaria izango dira solasean, Sabino Arana Iruñerriko Elkanon liburua ardatz.