2024. urtearen hasieran kaleratu zuen Gorka Urbizuk bere lehenengo bakarkako diskoa. Hasiera bat izan zen berarentzat, Berri Txarrak taldearen ibilbidea amaitu eta gero, eta halaxe, Hasiera bat jarri zion diskoari izena. Ordutik bira luze batean sartuta ibili da diskoa aurkezteko eta ez hori bakarrik: Bakan izeneko disko labur bi kaleratu ditu. Bakan I eta orain Bakan II, Diamantea eta Zilarra kantuez osatutako lan laburra. Kontzertu biraren azken txanpan iritsi da gainera lan berri hau. Azaroaren 7 eta 8an Baluarten izango dugu aukera azkeneko hilabete hauetan Gorka Urbizuren sortze prozesu bizi honetako kantuak entzuteko. Baina aurretik Euskalerria irratiko estudioetatik igaro da, Irrintzi Plazan geldialdia eginez.