CINFA farmazia enpresa da. Nafarroan sortu zen duela bost hamarkada. Egoitza, garapen zentroa eta laborategi nagusiak Ollokin eta Huarten ditu. Sendagaiak egiten dituzte, bertan. Prozesua luzea izaten da. Batetik, botika sortu eta probatu. Bestetik, likido, hauts edo solido bihurtu eta azkenik, produktua bildu eta banatu. Ikerketa saila ere etengabe ari da garatzen botika lantegi honetan. CINFAn bideo-erreportajea egiteko aukera izan genuen aurrekoan.
2300 lagun ari dira lanean CINFAn. Erreportaje honetan zenbait langile izan ditugu bidelagun. ‘Neo’ plantako arduradun Koldo Turrillas, Ikerketa eta Garapen ataleko kide Miren Rozadilla, produkzio ataleko buru Iñaki Otxotorena eta Kalitate Laborategiko teknikari Begoña Goienetxe