Laura Martinena: "Gaztainak izugarrizko pisua izan du gure aurreko belaunaldietan eta hori berreskuratu nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 29a

Jardunaldi teknikoak, hitzaldiak eta azoka izango dira Basaburuako II. Gaztain Ferian. Azoka igandean, azaroaren 2an egingo dute, Jauntsaratsen. Laura Martinena Basaburuko garapen batzordeko kideak azaldu du Irrintzi Plazan.

Udazkena iritsi da eta harekin batera gaztain usaina. Laura Martinena Basaburuko garapen batzordeko kidea izateaz gainera, gaztainikultore eta gaztainfrikitzat du bere burua eta ekimenaz mintzatzen denean, nabari zaio. "Gaztainondoek gure paisaia moldatzen dute, eta gaur egun, gehienak abandonatuta egon arren, gure arbasoek landatu, txertatu, inausi, isolatu eta zaindu egin zituzten aurrekoengandik jasotako jakinduriari esker", azaldu du. Hartara, Basaburuan tradizioa berreskuratzeko proiektua martxan jarri eta Basaburuako Gaztain Feriaren bigarren edizioa ospatuko dute aurten.

Duela bost sei urte inguru hasi ziren gaztainondoak berpizteko hainbat mugimendu Nafarroak  eta egun, “Nafarroa osoko esperientzia eta sinergiei ere Sakanan ari dira, Bortzirietan ari dira, hemen Basaburuan ari gara, Ultzaman ere…”, azaldu du Martinenak.

Eta Basaburuan zehazki, II. Gaztain Feria ospatuko dute asteburuan. Jardunaldi tekniko batzuk antolatu dituzte ostiral goizean "barietateei buruz, klima aldaketeei eta bestelako eraginei buruz hitz egiteko". Arratsaldean gaztainondoen berreskuratze esperientziak izango dira ardatz eta larunbatean gaztaina bera izango da erdigune: jasotzeko teknikak, etxean mantentzeko teknikak edota industria mailan zer egiten den. Igandean berriz, egun osoko antolatu dute ekoizle, artista eta beste hamaika posturekin.

Ikusi hemen egitarau osoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!