Garbiñe Ubeda: “Martxelo Otamendik euskaraz prentsa egiteagatik gutxiago ez ginela sinistarazi zigun”

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 29a

‘Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza’ liburua kaleratu du Garbiñe Ubedak Berria, Elkar eta Jakinen eskutik

Azkeneko hamarkada hauetako gaurkotasunaren lekuko eta halabeharrezko protagonista. Konplexurik gabe lan egin du. Eta halaxe lan egitera animatu ditu aldamenean izan dituen lankideak. Euskarazko prentsa koska bat gora eraman du. Ibilbide oparoa izan du. Handira jotzen duen pertsona, eta zerbaitetan sinesten duenean, helburu bat duenean, bururaino jotzen duena. Euskaltzalea, zuzendaria, zutabegilea, telebista eta irratiko kolaboratzaile, analista. Martxelo Otamendiz ari gara. Horiek eta beste batzuk entzun ditugu azkeneko egun hauetan, Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza liburuaren aurkezpenean eta ondorengo elkarrizketetan.

Berriak, Elkarrek eta Jakinek elkarrekin argitaratutako Aleka bildumaren azkeneko alea da Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza. Garbiñe Ubeda kazetariak idatzi du, Otamendirekin berarekin ordu luzez bere ibilbideaz hitz egin eta gero.

Euskalerria Irratiko estudioan liburuaren egilea eta protagonista izan ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!