Iker Tubia (Laba): “Hiria astintzea eta auzoetara zabaltzeko asmoa du Erupzioa ekimenak”

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 27a

Azaroaren 1ean ‘Erupzioa’ izeneko ekimena antolatu du Labak Iruñeko Arrosadia auzoan

Irailaren batean ireki zituen Laba berriak ateak. Leku handiagoa, bazkariak eta afariak dastatzeko aukera eta kultur agenda zabalarekin. Baina Labaren mugimendua hiriko gainerako auzo eta lekuetara zabaltzeko ekimena ere martxan jarri dute. Gazteluko plazako lokal berrian erupzioa gertatu da eta larunbata honetan Arrosadia auzoraino iritsiko da laba.

Kalejira moduan antolatu dute egitaraua. Goizeko 11tan abiatuko da Taxoare kaletik Broken Brothers Brass Bandarekin. Goiz osoan zehar Lander Varonaren bakarrizketaz, Dikotomien lirika aire akrobazietako emanaldiez, Euliak izeneko dantza ikuskizunaz edota Sikeran taldeko kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.

Bazkaria ere antolatu dute San Fermin peñan. Tiketak erosteko aukera oraindik ere zabalik dago labur.eus/erupzioa webgunean. Bazkalostean, euskaraokea antolatu dute.

Auzoko Haizegoa euskarazko taldearekin, Jai Batzordearekin, San Fermin Peñarekin eta Zabaldi Elkartearekin auzolanean egindako egitaraua izango da larunbatekoa. Irrintzi Plaza saioan Iker Tubia, Labako kidea izan dugu gonbidatu ekimenaren berri emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!