Arantzazu Lizartza: “Bizitzan askotan sentitzen naiz zero negatiboa, asko eman eta gutxi jaso”

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 23a

‘0 negatiboa’ poesia liburua kaleratu berri du Arantzazu Lizartza Saizar idazle leitzarrak

Medikuntzan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Familia eta Komunitate Medikuntzan espezializatua. Lehen Arretan egiten du lan. Hori da bere ogibidea. Baina idazlea ere bada. Iruñeko Egile Berrien sariketan lehen saria lortu zuen Ezlekuak lanarekin, 2023an. Orain, Arantzazu Lizartzak bere lehenengo poesia liburua idatzi du, 0 negatibo, Pamiela argitaletxearekin. Medikuntzaren alde filosofikoa agertu nahi du, umorea eta metaforen bitartez.

Liburua lau ataletan dago banatuta eta askotarikoak dira Arantzazu Lizartzak jorratzen dituen gaiak: bizitza, gaixotasuna, osasuna, genero indarkeria, klase zapalkuntza, dolua edo zaintza. Aitaren gaixotasunak eta heriotzak ere toki nabarmena du liburuan.

Irrintzi Plaza saioan Arantzazu Lizartzak 0 negatiboa bere lehenengo liburua aletu digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!